
PLAZEZ ETA ATERPEZ
Proposamenak Santa Ana plaza auzotarren topagune eta hiri-aterpe gisa berreskuratzea planteatzen du, Iruñeko Alde Zaharraren bihotzean.
Esku-hartzeak memoria historikoa eta aztarna arkeologikoak balioan jartzea, lehendik dagoen zuhaiztia zaintzea eta elkartzeko, jolasteko, atseden hartzeko eta baratze komunitarioetarako espazio malguak sortzea ditu ardatz.
Argiztapen-elementu lineal bate sarbideak lotu eta eremu desberdinak egituratzen ditu; pergola arinek, zoladura iragazkorrek eta drainatze jasangarriko sistemek, berriz, ingurumen-erosotasuna hobetzen laguntzen dute.
Helburua plaza inklusibo, naturalizatu eta moldagarria sortzea da, auzoaren nortasuna eta espazio publiko partekatu gisa duen izaera indartzeko gai izango dena.










