SANJUANGOAk profil ezaguterraza du (mendi-hegaletik mailaka igotzen diren bolumenak, Zaldibarko Zaldua plazarantz), elizako dorrea atze-oihal gisa duela.

Proposamenak multzo arkitektonikoaren profil bereizgarri hori mantentzen du, Zentro berriaren barneko bizigarritasuna optimizatzeko egiten diren egokitzapenetan.

Egungo multzoa hiru bolumen bereizik osatzen dute, haien artean espazio-jarraitutasunik gabe, bi bolumenen arteko pasabide txiki bat izan ezik. Proposamenak hiru bolumenen arteko espazio- eta ibilbide-jarraitutasuna ahalbidetu nahi du, betiere haien arteko independentzia mantentzeko aukera bermatuz.

Kanpoko inguratzailea errespetatu beharrak fatxadatik sartzen den argi naturala mugatzen du. Neurri osagarri gisa, estalkian eguzki-kontrola duten argizuloak irekitzea proposatzen da, eraikinean argi naturalaren sarrera maximizatzeko.

Proposamenak tradizioaren balioak mantendu nahi ditu —harria, zura eta bestelako materialak (ber)erabiltzeko errespetua—, eta, aldi berean, modernitate-irudi bat txertatu, espazioen zabaltasunean, oinaren malgutasunean eta material garaikideen (beira, hormigoia…) erabileran oinarrituta, lehendik dauden elementuekin elkarbizitza eta elkarrizketa bilatuz.

SANJUANGOA
SANJUANGOA
SANJUANGOA
SANJUANGOA